Ezkurrak urte hasierako partidu txarrari buelta eman nahiko dio gaur Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 3a, 01:00

Erremonte jaialdi ederra antolatu dute gaur ere Galarreta pelotalekuan, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Partidu estelarrean Ezkurra eta Badiola ariko dira Zeberio II eta Iriarteren aurka. Bi aurreralaririk indartsuenak elkarren aurka ikusteko aukera izango da beraz. Koteto Ezkurra gogo biziz irtengo da gaur pelotalekura, asteartean, Faustino Txapelketako partidu txarra jokatu baitzuen. 40-14 galdu zuten berak eta Olazarrek, Urriza eta Lizasoren aurka. Finalaurrekoa hirugarren partiduan erabakiko da, etzi, Galarretan bertan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!