Hiru hernaniar gorengo mailan

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 3a, 01:00

XXV. Nazioarteko Sari Nagusia jokatu berri da Ordizian eta hiru hernaniar bertan aritu dira, mundu mailako igerilari onenekin batean. Bardulia taldeko Olatz Altuna Errazkinek 50 metro libreko proban 26:90 denbora egin zuen eta 100 metro librekoan 59:08 denbora. Talde bereko Mañel Aizpurua Ezeizak 24:36 denbora egin zuen 50 metro libreko proban eta 51:91, 100 metrokoan. Hernaniko taldeko, Maitane Danborena Garciak, berriz, 33:27 denbora egin zuen 50 metro bizkar proban, eta 1:10:75, 100 metro bizkarreko proban. Hemen inguruan egiten den probetan osperik haundienetakoa da Ordiziako Kirol Elkarteko igeriketa sailak urtero antolatzen duena eta parte hartze zabala izan ohi da bertan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!