Paletan aritu nahi duten emakumeentzat ikastaroa izango da Hernanin, hasi orain eta ekainera arte. Gipuzkoako Pilota Federazioak kirol hau sustatzeko ikastaroak antolatu berri ditu abenduan, Kirol Patronatuarekin elkarlanean, eta 20 emakumezko aritu dira bertan. Oraingoa ordea ikastaro luzeagoa izango da, astean behin, ordu eta erdiko saioetan. Pelotan ari nahi duten emakumezko guztientzat da irekia ikastaroa, praktikatu nahiz jokatzen ikasteko. Goizetan nahi duenarentzat, astelehenetan izango da saioa, 09:30etatik 11:00etara. Arratsaldeko taldea, berriz, astelehen edo ostegunetan bilduko da, 14:45etatik 16:15etara.
Izen ematea gaur eta bihar
Ikastaroan parte hartu nahi duenak gaur eta bihar du izena emateko aukera, Hernaniko kiroldegian bertan (943 55 21 85), edo Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioan (943 47 14 63); edo baita honako telefono honetan ere: 628 09 41 56. Ikastaro osoaren prezioa 45 eurokoa izango da, eta horrez gain, parte hartzaileek kiroldegiko txartela beharko dute instalazioan sartzeko. Ikastarorako materiala irakasleak eramango du.