Euririk egiten ez badu, finalak bihar jokatuko dira

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 4a, 01:00

Kronika pelota txapelketako finalak bihar, larunbata, jokatuko dira, euririk egiten ez badu. Aurtengoa buruz buruko laugarren txapelketa izan da, lauterdian, eta lau pelotarik neurtuko dituzte indarrak biharko finalean. Sari berezia Xabier Legarreta aranoarrak eta Josu Apezetxea goizuetarrak jokatuko dute. Ondoren etorriko da finala, Mikel Ruiz de Galarreta eta Jon Ortiz de Arriren artekoa. Eguerdiko 12:30etan, Tilosetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!