HERNANIKO saskibaloi taldeek Gabonetako saskibaloi torneoa jokatu berri dute kiroldegian, aurten bosgarren aldiz, eta pozik egoteko moduko emaitzak lortu dituzte. Aurreneko jardunaldian Hernaniko 3 taldeek irabazi egin zuten: infantilek 85-22 La Salleren kontra; kadeteek 46-34 Easoren kontra; eta seniorrek 66-55 Lizeoren kontra. Bigarren jardunaldian, infantilek 58-47 irabazi zuten; kadeteek, 73-82 galdu zuten Easoren kontra; eta seniorrek 64-60 irabazi zuten Aldapetaren kontra.
Ikusle asko eta saski bat zozketan
Emaitzez gain, azpimarratzekoa da bi jardunaldietan ikusle kopuru haundia bildu zela. Bestalde torneoan zehar Gabonetako saski eder bat zozketatu zen. Zenbaki saritua 274 izan da.