Joan den igandean Musika Eskolako txistulari bandak Eguberrietako kontzertua eskaini zuen udaletxeko arkupetan. Honako txistulari eta atabalariak aritu ziren: Idoia Ansorena, Jon Ansorena, Iker Apaolaza, Patrizia Arozena, Josu Boneta, Iñaki Eguren, Haritz Ezeiza, Aitziber Garin, Leire Goñi eta Eduardo Lizarraga, guztiak Iñaki Eguren irakaslearen gidaritzapean. Jendea hurbildu zen kontzertua entzutera eta adi-adi jarraitu zituen piezak eta Egurenek berak, pieza bakoitza jotzen hasi aurretik, emandako azalpenak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!