Hogei bat laguneko koadrila ibili zen kalez kale, Ohitura Zaharrak abesbatzak deituta.
Urte Zaharretako erronda kalez kale ibili zen Hernanin, urte zaharrari agur festa giroan esateko. Plazan hasi eta hogei bat lagunek egin zuten urteroko buelta, trikitilariek lagunduta: Zaharren Egoitzan bisitaldi bat egin eta Kardaberaz kalean behera eta Kale Nagusian gora egin zuten, berriz ere plazan bukatzeko. Errondako kideek hasierako koplak kantatu eta bertsolariek bertso eta kopla zirikatu zituzten inguruan zebiltzanak. Eta ohiturari behar bezala eusteko, kaxkoko tabernariek jan-edana eman zieten, errondako kideen eztarriek aitzakiarik izan ez zezaten. Ohitura Zaharrak abesbatzak antolatzen duen erronda hau, Bertsolataren barruan dago, eta bera izan da aurtengo Bertsolatako azkeneko saioa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!