Kantuzek kontzertu dotorea eman zuen herenegun Milagrosan

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 31a, 01:00

dotorea izan zen herenegun kantuz abesbatzak, Igor Arroyoren zuzendaritzapean, eman zuen kontzertu sakroa. Zazpi kantu eskaini zituzten; kantu bakoitzaren aurretik bakoitzari buruzko azalpentxo bat ere eman zuten: autorea, garaia eta abar. Orioko koroa izan zuten gonbidatu eta herrikoak kantuan hasi baino lehen, kantu saioa egin zuten hauek. Jende dezente bildu zen Milagrosara; beheko partea bete egin zen eta goian ere bildu zen jendea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!