Urte Zahar eta Urte Berriko Bingo Bereziak

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 31a, 01:00

bingo Berezia izango dute gaur eta asteazkenean, Maria Magdalena Zaharren Egoitzan. Gabonetan egitarau zabala izaten dute urtero, eta aurten ere aspertzeko denborarik gabe dira joan den Santo Tomas egunetik Errege bezpera bitarte. Gaur Urte Zaharreko Bingo Berezia dute. Urtero bezala, festa polita izango dute, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, eta parte hartzaile asko izatea espero da. Bingo Berezia izango dute asteazkenean ere, urtarrilaren 2an, Urte Berriko bingoa, hain zuzen ere. Horrela, zaharrari agur esan eta berriari ongi etorria egingo diote Zaharren Egoitzan. Erregeen bisita larunbatean Gabonetako festak larunbatean izango du bukaera, Errege egun bezperan, eta beti bezela, hiru Errege Magoen bisita izango dute Egoitzan. Arratsaldeko 16:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!