Osiñaga auzoan urtero antolatzen dute mus txapelketa Gabon inguruan eta aurtengoa Pedro Azpiolea eta Joseba Azpioleak irabazi dute. Bigarren, Xabier Iurramendi eta Aitor Argiñarena izan dira; hirugarren, Jose Ignazio Irazu eta Iñigo Irazu; eta laugarren Jose Mª Mujika eta Jose Mª Mujika, aita-semeak. Otsua-Enea sagardotegian jokatu da txapelketa eta
24 bikotek hartu dute parte.
Saskia Mendipera
Mus txapelketa ez ezik, Gabonetako saskiaren zozketa ere egiten du urtero Osiñagako auzo elkarteak auzotarren artean, eta aurtengo saskia Mendipe etxeko Juanito Iradi eta Manoli Iriberriri egokitu zaie.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!