Kronika pelota txapelketako buruz buruko finalak jokatuko dira gaur, 12:30etatik aurrera, Tilosetan. Laugarren urtez jarraian jokatuko da final hau, lauterdian, eta lau pelotari izango dira zein baino zein ariko direnak. Sari berezia elkar ondo ezagutzen duten Xabier Legarreta aranoarrak eta Josu Apezetxea goizuetarrak jokatuko dute. Ondoren jokatuko da hernaniarrik onenaren finala, iazko bera, hain zuzen ere: Mikel Ruiz de Galarreta alde batetik eta Jon Ortiz de Arri bestetik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!