Bizikleta festa gaur herrian barrena

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 30a, 01:00

bizikleta hartu eta goiz pasa ederra egiteko aukera dago gaur Hernanin, 09:30etan Plazatik abiatuta. Lau kilometro eta erdiko ibilbidea egingo dute animatzen direnek: Plaza, Atzieta, Balantxa, Landare, Sagastialde, Latsunbe eta Urbieta eta Izpizua kaleak. Herritar guztiak daude gonbidatuta, haur, gazte zein heldu, eta kaskoa jantzi, bizikletaren gainean jarri eta bueltaxka egitea da asmoa. Ekimenaren sustatzaileak dira, JOCC-Zikuñako Ama zikloturista taldea, Hernaniko Udal Kirol Patronatua eta herriko ikastetxe guztiak. Gipuzkoako Foru Aldundiak ere lagundu du. Antolatzaileen helburu nagusia da eguneroko bizitzan bizikletaren erabilera sustatzea. ´Gaur egun ez dago bidegorri sarerik, baina egokiena litzateke noizbait bidegorriak edukitzea Hernaniko auzo ezberdinak elkarren artean eta kaxkoarekin komunikatzeko`. Bizikletak aukeran Antolatzaileek jakinarazi dute, ez daukanarentzat bizikleta eta kaskoa izango direla, eta hamaiketakoa ere beraiek jarriko dutela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!