hernani Musika Eskolako txistulari taldeak Eguberrietako kontzertua eskainiko du gaur. Honako txistulari eta atabalariak ariko dira elkarrekin: Idoia Ansorena, Jon Ansorena, Iker Apaolaza, Patrizia Arozena, Josu Boneta, Iñaki Eguren, Haritz Ezeiza, Aitziber Garin, Leire Goñi eta Eduardo Lizarraga. Iñaki Eguren, musika eskolako irakaslea ariko da zuzendari lanetan.
Egitaraua
Egitarau zabala eskainiko dute, besteak beste, honako pieza hauek joko dituzte: hasteko, Biribilketa eta Korpuseko kontrapasa, XIX. mendekoak eta autore ezezagunenak eta Aloña-mendi L. Santa Isabelena. Ondoren, Eguberria pieza joko dute, A.H. Olazaranena; ondoren, M.R. de Lalanderen Noels, XVII-XVIII mendekoa. Bukatzeko, Christmas Carols izeneko Ingalaterra eta Estatu Batuetako abesti herrikoi ezberdinak joko dituzte.
Hitzordua
Egun hauetan musika emanaldi ugari izan dira herrian, bertako musika taldeek beren ekarpenak eta erakustaldiak egiteko egun aproposak baitira Gabonak. Gaur igandea, udaletxeko arkupetan izango dira txistulariak, eguerdiko 12:30etatik aurrera
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!