Labaien torneoa Errealak irabazi zuen atzo, Hernaniri 4-0 irabazita finalean

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 30a, 01:00

Hogeita hamazazpigarren aldiz jokatu zen atzo Labaien torneoa Hernanin, eta giro ezin hobea izan zen, urtero bezala. Errealak irabazi zuen torneoa, finalean Hernaniri 4-0 irabazita. Partidu bikaina jokatu zuten donostiarrek, eta merezita eraman zuten trofeoa etxera. Bigarren, beraz, hernaniarrak geratu ziren; hirugarren, Añorga eta laugarren, Lehengokoak. Azken bi taldeek 2-2 berdindu zuten euren arteko partidua, eta Añorgak penaltitan erabaki zuen norgehiagoka. Horrez gain, urtero bezala Labaien familiak torneoko jokalari onenaren saria eman zuen partidu bukaeran, eta aurten, Errealeko Asier Otegi jokalariari eman diote
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!