Hernaniarrak finaletan

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 29a, 01:00

Intxaurrondon jokatuko dira gaur paleta gomako finalak, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, eta hernaniarrek txapelerako aukerak badituzte orain ere. Jubenil mailan Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko dute Hernanik eta Kuku taldeko anoetarrek. Ligaxkan, bi taldeak neurtuak dira Hernaniko pelotalekuan, eta hernaniarrek irabazi zuten partidu hura, 30-23. Hala ere final estua aurrikusten dute, ez baita Hernanin jokatuko. Intxaurrondoko frontoiak sapaia baju samarra du eta atzelarietan indarrak baino garrantzia haundiagoa du abilidadeak. Elkarteen artekoa Jubenilen finalaren ondorenean, elkarteen arteko 3-4 postuak eta finala jokatuko dira. Finalean Real Sociedad eta Kuku ariko dira. Real Sociedadekin aritu da Goiatz Manzisidor hernaniarra txapelketan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!