Buruz buruko IV. Kronika Pelota Txapelketa finaleraino iritsi da eta iaz bezalaxe, bi final jokatuko dira bihar Tilosetan. Lehengo finala Sari berezia deitu diotena izango da, hernaniarrak ez diren parte hartzaileen artean jokatuko dena. Ligaska luzearen ondoren eta finalaurrekoak irabazita, Josu Apezetxea goizuetarra eta Xabier Legarreta aranoarra iritsi dira finalera. Bigarren partidua, berriz, hernaniarren artekoa izango da aurtengo buruz buruko Kronika Txapelkeko txapelduna erabakiko duena. Iazko final bera izango da: Mikel Ruiz de Galarreta, Jon Ortiz de Arriren aurka. Iaz, min hartu zuen Ortiz de Arrik finaleko partidua jokatzen ari zirela eta Ruiz de Galarreta aise nagusitu zitzaion, baina aurten gauzak estuago izango dira, seguruenera.
Lehenengoz eguerdian
Orain artean, arratsaldetik jokatu izan da buruz buruko finala, baina aurten eguerdi aldera aurreratu dute, azkenerako hotz egiten baitzuen Tilosetan. Lehen partidua 12:30etan hasiko da eta hau bukatzean jokatuko dute bigarrena.
Partaidetza polita izan du aurtengo buruz buruko txapelketak; bi bitakoa bezalaxe, indar hartzen ari denaren seinale. Partidu asko jokatu dituzte hasi zenez gero.
Ondoren, bi bitakoa
Buruz burukoa bukatuta hasiko da bi bitako Kronika pelota txapelketa. Izen ematea urtarriletik aurrea zabalduko da, eta Kronikak emango du horren berri
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!