Gabonetako torneoko azken partiduak gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 29a, 01:00

Gabonetako saskibaloi torneoko V. edizioa ari dira jokatzen kiroldegian eta gaur izango dira azken partiduak. Lehen partidua infantilena izango da, arratsaldeko 16:30etan, Intxaurrondoren aurka. Bigarren partidua kadete mailakoa izango da, 17:45etan, Hernanik eta Easo San Patriciok jokatuko dutena; eta hirugarrena, senior mailakoa, Hernanik eta Aldapetak jokatuko dutena. Honekin bukatuko da aurtengo Gabonetako torneoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!