Titin III-Goñi III eta Xala-Pascual, urteko azken garaipenaren bila Hernanira

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 29a, 01:00

Titin III eta Goñi III, 2004ko binakako txapeldunak, bikote izango dira gaur kiroldegiko frontoian. Parean ez dute nolanahiko bikotea izango, eta gainera, Xalak eta Pascualek gauzak zail jarriko dizkiete. Lau pelotariek 2007 urteko azken partidua izango dute, eta esaerak dioen bezala, hobe izango da urtea garaipenarekin bukatzea porrotarekin baino. Jaialdia 17:00etan hasiko da eta Hernaniko pilota elkarteak antolatu du, Udalak lagunduta. Apezetxea goizuetarra lehen partiduan Aurreko lerroetan aipatutako partidua estelarra izango da eta hasterako 18:00ak izango dira seguruena. Baina horren aurretik Uriarte-Arruti/Apezetxea-Galarza VI partidua jokatuko da. Jon Apezetxea 19 urteko aurrelari goizuetarrak bere doaiak erakusteko aukera izango du aurreneko partidu horretan. Atzelari lanetan Xabier Galarza ‘Galarza VI’ izango du, 27 urteko lemoarra. Beste bikotea Rober Uriartek eta Asier Arrutik osatzen dute. Lehena, abadiñoarra da eta 21 urte ditu; atzelaria, berriz, Usurbildarra da eta 23 urte ditu. Sarreren salmenta ondo, baina kiroldegian izango dira Jaialdirako sarrerak ondo saltzen ari dira, baina, ezustekorik ezean, bertan ere erosi ahal izango dira. Pilota elkarteak jakinarazi duenez, atzo arratsaldean txartel asko salduta zeuden, baina zutikako sarrera asko zeuden salgai oraindik. Eserlekuak 30 euroan salduko dira; zutikakoak 15 euroan, eta 16 urtez azpikoek 5 euro besterik ez dute ordaindu beharko
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!