Ikastaroak urtarriletik martxora

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 29a, 01:00

Hernani Institutuak urtarriletik martxora arteko eskaintzaren berri eman du. Lan mundurako ikastaroak izaten dira eta Hernani Instituan bertan eman behar da izena, Karmelo Labakan edo Agustin Iturriagan. 1) Hobetuz-eko ikastaroak: - Automatismo programagarri aurreratuak. - CAD 2D Autocad 2007. - Automatismo hidraulikoak. - Antena instalazioa eta montajea. - Mekanizatu teknikak. - CAD elektronikoa SEE 3000. - Montaje domotikoak. Indar eroaleak. 2) Langabetuentzat ikastaroak: - Marrazteko erremintak (CAD 2D eta CAD 3D). 120 ordu eta praktikak egiteko aukera enpresatan (1-3 hilabete). - Oinarrizko elektrizista instaladorea. 210 ordu. Enpresatan praktikak egiteko aukera (120 ordu). 3) Kutxa-Nazaret Ikasgela ikastaroak. - Makilajea eta azala zaintzeko oinarrizko pausoak. (Euskeraz eta gazteleraz). 4) Osalan ikastaroak. - TPCarekin homologagarria izango den txartela ateratzeko ikastaro jarraia (eraikuntzan lan egiteko beharrezkoa)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!