Bertso jaialdia bihar kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 29a, 01:00

Bertso Lata badijoa aurrera, eta bihar bertso jaialdia izango da, urteroko ohiturari hutsik egin gabe. Sei bertsolari ariko dira nor baino nor kiroldegiko pelotalekuan, arratsaldeko 18:00etan: Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Jon Maia, Jexux Mari Irazu, Aitor Sarriegi eta Unai Agirre. Seiko honek Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean kantatu zuen, baina gaur Illunben baino oholtza txikixeagoa izango dute, nahiz eta erronka haundia izan, Bertsolatan kantatzea bertsolari guztientzat baita sari haundia. Gai jartzen Joxe Luix Urdangarin ariko da. Sarrerak aldez aurretik hartu nahi dituenak aukera du Aralar, Oindi, Tripontzi eta Leten, 6 euroan. Antolatzaileek jakitera eman dute, berogailuak jarriko dituztela pelotalekuan
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!