gabonetan ohikoa da jendea nonnahi kantuan aritzea, mahai inguruan, etxean, kalean. Oro har, musikak, era batekoak ala bestekoak, bazter guztiak hartzen ditu. Jakina, herrian musikarekin lanean eta gozatzen ari-tzen diren taldeek ere beren ekarpenak egin nahi izaten dituzte. Horren adibide dira, azken egunetan izandako hainbat eta hainbat kontzertu, musika emanaldi, erakusketa eta abar.
Kantuz abesbatzak kontzertu sakroa
Oraindik ez dira bukatu, ordea, eta badaude taldeak bere onena emateko zain daudenak. Hain zuzen ere, gaur Kantuz abesbatzakoak kontzertu sakroa emango dute, Milagrosa kaperan, ilunabarreko 19:30etatik aurrera; gainera gonbidatua ekarriko dute, Orioko abesbatza, hain zuzen ere. Txistulari taldea
Hernani Udal Musika Eskolako Txistulari Taldeko kideak ez dira gu-txiago eta bihar Eguberrietako kontzertua eskainiko dute. Honakoak izango dira kontzertuan parte hartuko duten txistulari eta atabalariak: Idoia Ansorena, Jon Ansorena, Iker Apaolaza, Patrizia Arozena, Josu Boneta, Iñaki Eguren, Haritz Ezeiza, Aitziber Garin, Leire Goñi eta Eduardo Lizarraga; guztiak, Iñaki Eguren musika eskolako irakaslearen gidaritzapean ariko dira.
Egitaraua
Joko dituzten piezen artean, batzuk autore ezezagunenak dira, esate baterako, Biribilketa eta Korpuseko kontrapasa, XIX mendekoak; beste batzuk Ingalaterra eta Estatu Batuetako doinu herrikoiak, beste bat XVII-XVIII mendekoa. Edonola ere, errepertorio zabala. Bihar izango da, goizeko 12:30etatik aurrera, udaletxeko arkupetan
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!