Goiz Eguzki jubilatu etxeak abesbatza sortu berri du eta ostegunean izan zuten lehenengo emanaldia, Maria Magdalena Zaharren Egoitzan. Pisuz pisu ibili ziren egoitzakideei belarriak goxatzen. Jabier Zubimendi da Goiz Eguzkiko abesbatza berriaren zuzendaria, eta ostegunean ere berak zuzendu zuen korua, eta berak aurkeztu zituen emanaldiko kantak. Hernanin abesbatza ugari ziren orain artean, eta hemendik aurrera bat gehiago ere izango da: Kantuz, Ozenki, Parrokikoa eta Musika Eskolakoaz gain, Goiz Eguzkikoa
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!