Umeentzako denborapasa ugari jarri dituzte Hernaniko auzo ezberdinetan, egunotan. Elizatxo-Portu auzoan, Rafafa magoak bizilagunak liluratu zituen bere magia ikuskizunarekin; umeak adi-adi egon ziren eta baita parte hartu ere, magoak hala eskatzen zuenean; Karobi elkarteak ere haur festa egin zuen atzo arratsaldean; bertan eskulanak, zozketak, txokolate jatea eta abar egin zituzten. Handik urrutira jo gabe, atzo eta herenegun, Latsunbe eta Marielutseko Iturritxo auzo elkartean haur txokoa antolatu zuten eta bertara hurbildu ziren umeak lan eta lan aritu ziren begiraleen laguntzarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!