Marisko zozketa bihar Gudarien plazan

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 30a, 01:00

Molotoff irratiak urtero bezala marisko zozketa egingo du bihar, urtezahar egunarekin. Goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:30etara jarriko dute postua Gudarien plazan eta zozketa 20:30ak aldera egingo dute. Zozketa egiteko garaian, zenbaki aukeratua bertan ez baldin badago, beste zenbaki bat aterako da. Txartel bakoitza 0,5 euroan dago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!