Bizikleta eguna izango da datorren igandean Hernanin, hasi goizeko 09:30etan Plazan eta eguerdira arte. 4,5 kilometroko ibilbidea prestatu dute JOCC-Zikuñagako Ama zikloturista taldeak, Kirol Patronatuak eta ikastetxeek. Nahi duen guztiak hartu lezake parte eta behar dutenentzat bizikleta eta kaskoa ere izango dira. Ekimen honekin egueneroko bizitzan bizikleta erabiltzea bultza nahi da, eta orain ez dagoen bide gorri sare bat ere bai
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!