Manifestazioa izango da gaur, arratsaldeko 20:00etan, Plazatik irtenda, euskal preso politikoek jasaten duten dispertsio politika salatzeko. Natividad Junko, Unai Gonzalez presoaren amaginarreba, asteartean hil zen Txagorritxu ospitalean, Teruelera bisitan zijoala kotxe istripua izan ondoren. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak honela salatu du: ´krudelkeria osoz ari dira gure senideen sufrimendua areagotzen. Baina gure senideek bezala, guk ere tinko jarraitzen dugu, bestelako etorkizun baten alde borrokatzen`.
Jendearen Konpromisoa
Etxeratek dei egin du auzo eta herri guztietan lan egiteko ´errepresaliatuei elkartasuna eta babesa eskaintzeko`. Eskubide urraketak ezabatzea, gaixotasun larria duten presoak askatzea, bizi guztiko espetxe zigorrak ezabatzea, isolamendutik ateratzea eta ´dagozkien eskubideen jabe izanik, Euskal Herriratzea` auzoz auzo, eta herriz herri egingo den indarrarekin lortuko dela dio Etxeratek.
Bihar eta astelehenerako deia
Gaurko kontzentrazioaz gain, bihar 11:00etan Donostiako epaitegitik Martuteneko espetxera egingo den martxan eta astelehenean herriz herri egingo diren kontzentrazioetan parte hartzeko deia egin du Etxeratek.
LAB sindikatuaren deia
Bestalde, Hernaniko LAB sindikatuak ere salatu du dispertsio egoera eta dei egin du gaur 12:30etan Donostiako Bulebarrean izango den kontzentrazioan parte hartzera eta iluntzean Hernanin izango den manifestazioan parte hartzera. Urte zahar eguneko manifestazioetara joateko ere dei egin du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!