Wukrorako dirua biltzeko erakusketa egin zuten abenduaren 11tik 18ra arte, Biterin. Erakusketan, herriko hainbat artistek egindako lanak egon ziren salgai, modu onean, izan ere, erakusketaren helburua lanak saldu eta ahalik eta diru gehien lortzea zen, Wukrora bidaltzeko.
Antolatzaileek erakusketaren balorazioa egin dute: oro har, salmenta ona izan da; iaz baino gehiago saldu da eta iazko kantitate bera lortu da dirutan, 800 euro. Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete nola edo hala lagundutako guztiei, dirua dagoeneko bidali dutela jakinarazi, eta gogoratu dute, lortzen dena lortzen dela, harako asko dela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!