Zebra muskuilua: gorrotagarri izatetik gustagarri izatera

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 28a, 01:00

Zebra muskuiluaz (Dreissena polymorpha) betirako ahaztuko ginela uste genuenean, ohiartzun haundia izango duen erabakia hartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak: Urumea ibaian zebra muskuiluaren beldarrak kultibatzea. Euskal Herriko restauradore famatuenak jo eta su aritu dira hain gorrotagarri zen muskuilu hau sukaldean nola erabili aztertzen eta badirudi ezaugarri ezinhobeak dituela. Hiru zentimetroko gutizia Zebra muskuiluak 3 zentimetro eskas ditu, eta beharbada horregatik ez dute orain arte sukaldean erabili. Oraingo sukalde minimalistan, ordea, plater bat baino gehiagotan izango du tokia. Paella edo risottoak dekoratzeko primerakoa da eta bada tigreak edo mejiloi beteak egin dituenik ere. Nork esan zebratik tigrea atera zitekeenik! Foru Aldundiak hartutako erabakiaren inguruan, Kronikak bere iritzia galdetu dio Olatz Urrutibeaskoa Udal Ingurugiro Teknikariari. Gauza gehiegi esateko oraindik goizegi dela azpimarratu badu ere, ´gustora` azaldu da erabakiarekin ´hain txarra zena onuragarri dela jakin, eta Urumean zabaltzea beti baita pozgarri`. Lehen zurrumurruek hautsak harrotu dituzte, normala den moduan. Eta Goizueta, Arano eta Ereñotzu artean zebra muskuiluaren kofradia sortu nahi duenik ere bada. Ixaak Salaberriak, Fagollaga jatetxeko sukaldari ezagunak, Kronikari azpimarratu dio pozik dagoela fresko-fresko eskuz bildu ahal izango dituelako muskuilu preziatu hauek eta pintxo berezi bat prestatzen ari direla urte berri egunerako, Paollako gutizi marraduna, eskailu arrautzez betea. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!