Banda eta Ozenki abesbatza, batean

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 27a, 01:00

Musika Bandak eta Ozenki abesbatzak kontzertua eman zuten joan den larunbatean Milagrosan, iaz hasiko bidetik. Askoren beharrik ez da, eta lepo bete zuten Milagrosa bi taldeek. Lehenengo Ozenki abesbatza aritu zen kantuan; ondorenean, Musika Bandaren txanda izan zen; eta bukaeran, bi taldeak elkarrekin aritu ziren, musika eta ahotsa uztartuta. Parte hartzaileak nahiz publikoa gustora geratu dira aurten ere, eta pentsa liteke Gabonetako kontzertu honek jarraipena izango duela datozen urteetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!