Javier Vizcaino kazetariak emango dio hasiera Txotx denboraldiari

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 27a, 01:00

Inoiz baino goizago hasiko da txotx denboraldia aurten Hernanin, urtarrilaren 13an, eta Javier Vizcaino irrati esatariak emango dio hasiera. Halaxe erabaki berri du Txotx Batzordeak. Urtarrilaren 20a San Sebastian Eguna da, 27a Iñude eta Artzainen eguna eta inauteriak otsailean izango direnez, erabaki dute urtarrilaren 13ra aurreratzea denboraldiaren hasiera. Javier Vizcaino Onda saria irabazi berri duen Radio Euskadiko esataria omenduko dute ekitaldian eta berak egingo du ohorezko lehenengo txotxa. 2007ak eman duen uzta probatzeko aukera ia urte hasierarekin batera izango da beraz aurten, sagardozaleen gozagarri.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!