Adiskide maiteok, oraingoan eskerrak eman nahi dizkizuet zuen laguntzarengatik eta zorion-agur hau bidali, umezur- tzen eta nire izenean. Jainkoak bedeinka zaitzatela. Besarkada bat. Angel. (...) Ez al da ikaragarria haur bakar bat ere goseak egotea, umetan gaixo kroniko bihur-tzea, baloia dirudien sabelaldea izatea? Ez da ume bakarra, miloika dira, egunean hauetatik 20.000 hiltzen dira gosez. (...) Elikadura ez bada egokia lehenengo bost urteetan, handitan gizaki dependenteak izango dira, eta alferrak esango diete, ez dutelako behar bezala lan egingo, interesik gabe, iniziatibarik gabe, eta zama izango dira munduko ekonomiarentzat.(...) Ignacio Truebaren Fin del hambre en 2025 (158-160 orr.) irakurri eta jakin dut haur bat elikatzea, estatu batek egin dezakeen inbertsiorik onena dela. Desnutrizio tasa %1 jaitsiz gero, %4 jaitsiko da pobrezia tasa; pobrezia tasa %1 jaitsiz gero, desnutrizio tasa % 0.25 jaitsiko da; desnutrizio tasa %5 jaitsiz gero, pobrezia tasa %20 jaitsiko da. Haur guztiak pisu egokiarekin jaiotze hutsak, aurrezte handia eragingo luke, baita munduko ekonomiarentzat ere. Gobernu eta GKEak badira hazkunde ekonomikoari oso lotuta daudenak, umeei laguntzea laguntze hutsa dela uste dutenak: ume=hondamendi. Orrialde hauetan ziurtatzen digute umeen elikadura hobe-tzera bideratutako dirua egokiagoa dela herrialde baten ekonomiarako, zuzenean hazkunde ekonomikora zuzendutako di-rua baino. Elikadura ardatz duten giza babeseko programetaz hitz egiten dute, laguntza programak baino errespetu handiago eta gizatasun handiagoko terminoak. Hala ere, gobernu gutxi dira umeen elikaduraz arduratzen direnak; horregatik, gaizki elikatutako ume horiek zaintzen askoz ere diru gehiago xahutu behar izaten dute: ospitalak, botikak, langileen soldatak, gurasoek galdutako lan egunak.. (...) Elikadura hobetuz gero, pobrezia gutxituko da.
Angel Olaran (*Erredakzioan laburtu eta euskeratua)