‘Euskal Herria: Nazio bat, Selekzio bat!’ jaialdia, Bilbon, abenduaren 29an

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 26a, 01:00

Datorren larunbatean, abenduak 29, euskal selekzioaren aldeko aldarrikapena egingo dute Bilbon, ekitaldiz jositako jaialdi batean, Euskal Herria: Nazio bat, selekzio bat! lemapean.

Manifestazioa eta futbol partidua, besteak beste
Arratsalde partean, manifestazio nazionala deitu dute, La Casillatik abiatuta, 17:30etan; iluntzean, berriz, Euskal Herria-Catalunya futbol partidua zuzenean emango dute, pantaila erraldoian. Hauetaz gain, egun osoan zehar ekitaldi mordoa egingo da Arenaleko karpa erraldoian; goizean, 11:00etatik aurrera, Pirritx eta Porrotx izango dira bazterrak alai-tzen; ondoren, kirol erakustaldia izango da, jarraian, goi mailako kirolariak izango dira bertan sinadurak eskain-tzen, segidan, bertso txotx erraldoia izango da, eta azkenik, Gozategi taldea. Arratsaldean eta gauean musika izango da Tximeleta eta Betagarri taldeen eskutik.

Antolatzaile, ESAIT
Jaialdia ESAITek antolatu du eta Hernaniko Bai Euskal Herriari-k deialdiarekin bat egin eta gonbitea luzatu du jendeak parte har dezan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!