Pelota jaialdirako sarrerak salgai

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 26a, 01:00

Pelota jaialdi profesionala izango da datorren larunbatean Hernaniko kiroldegiko pelotalekuan, punta-puntako lau pelotarirekin: Titin III eta Goñi III izango dira batetik, eta Xala eta Pascual bestetik. Lehen partiduan, berriz, Apezetxea-Galartza VI, Uriarte-Arrutiren aurka ariko dira. Txartelak salgai daude, Oindin, Aralarren eta Gurian. Eseritakoak 30 euro balio dute eta zutikakoak 15 euro, eta 5 euro 16 urtez azpikoentzat. Asteburuko emaitzak Hernaniko pelotariek Gipuzkoako Txapelketako partiduak izan dituzte asteburuan, tartean bi finalaurreko. Finalaurreko bat irabazi egin dute Oiagak eta Aldazbalek, 22-5, Mundarroren aurka. Ojuel eta Gorrotxategik, berriz, galdu egin dute, 13-22, Añorgaren aurka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!