Kronika-Doberak atera berri du 2008ko egutegia eta salgai da urteroko 10 tokietan, 3 euroan: Zinkoenea kioskoan, Conde kioskoan, Plaza Berriko kioskoan, Iruretagoienan, Sebas liburudendan, eta Leokadisti liburudendan, Dorronsoro okindegian, Antziola okindegian eta Bikain okindegian, Pana kafetegian eta Kronika-Doberan bertan.
Herriko ekitaldien berri
Dobera-Kronikako egutegian urteko jai egunak, ilargia eta abar azaltzeaz gain, Hernaniri dagokion informazioa ere biltzen da: Herriko festak, auzoetakoak, azokak, olio biltzeak, altzari biltzeak...
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!