Gipuzkoako Xake Liga urtarrilaren 12an hasiko da eta Hernaniko taldeak osatzen ari dira. Lehen mailan talde bat izango du Hernanik eta hirugarren mailan beste bat. Jokatzeko prest daudenek 699 84 37 78 telefonora deitu (Ketxus) edo Xake Elkarteak Aristizabal kaleko 5. zenbakian duen lokaletik pasa behar dute, gaur, bihar edo etzi, 18:00etik 20:00etara. Egun eta ordu horietan xakean jokatzeko aukera ere izango da lokalean.
Bestalde, urtarrilaren 3an bilera egingo dute xakean jokatu nahi duten guztiek, Aristizabalgo lokalean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!