Txakur eta guztiko ehiza txapelketa jokatu berri da Txantxangorri elkarteak antolatuta, eta aurten ere Juan Mari Ugaldek irabazi du, hirugarren urtez jarraian. Ugaldek, 11 eper, oilagor bat eta faisan bat bota ditu bi egunetan, eta 1.327 puntu lortu ditu. Bigarren, Emilio Crespo geratu da, zortzi eper eta lau faisan botata, 1.216 punturekin; eta hirugarren Iñaki Loiarte zazpi eper, eta hiru faisan botata, 1.014 punturekin. Hogeita bi parte hartzaile izan dira aurtengo txapelketan eta urteroko moduan, Usokoerrekan eta Epelerrekan jokatu da.
Sari banaketa afaria urtarrilaren 4an izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!