Olentzerok Hernanira ere egin zuen bisita

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 26a, 01:00

Kalean barrena ibili zen arratsaldeko 18:00etatik aurrera eta neska-mutil askok egin zioten harrera, eta opariak eskatu.

Astelehenean etortzekoa zela bazekiten Hernaniko neska-mutil guztiek eta aurten ere ez du hutsik egin Olentzerok. Auzo desberdinetan eta baserriz baserri ibili zen lehenengo, eta jenderik gehien Kaxkoan bildu zuen ilunabarrean. Arratsaldeko 18:00ak inguruan iritsi zen Tellerigaindik behera eta Andre Kalea eta Kale Nagusian barrena eman zuen buelta, Plazan geratu arte. Plazan umeek opariak eskatu zizkioten, etxera joan aurretik. Urteroko moduan, Ttarla dantza taldeko dantzari gazteek jarraitu zioten Olentzerori eta astoa ere ekarri zuen opariz betea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!