PATXI Lopez, PSE-EEko idazkari nagusia izan zen atzo Hernanin PSE-EEk duen egoitzan, Herriko Etxean. Harekin batera PSE-EEko beste ordezkari batzuk ere izan ziren, Jesus Eguiguren, Miguel Buen, Manuel Huertas, Pablo Peñacoba eta Jose Ramon Chica, besteak beste.
Gabon inguruan urtero egiten dute luncha eta brindisa Hernaniko Herriko Etxean. Atzokoan zenbait adierazpen ere egin zituen Patxi Lopezek prentsaurrean. Idazkari nagusiak PSE-EEren Hernaniko egoitzak izandako azken erasoa salatu zuen eta bere babesa eman zien Hernaniko ordezkariei. Esan zuen arrazoia bakearen alde dagoela.
Ezker Abertzaleak egindako azken adierazpenek ´biolentziaren jo puntuan jartzen`dituela esan zuen. ANVren ilegalizazioren inguruan esan zuen erabakia ez dagoela gobernuaren esku, baizik eta justiziaren esku
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!