IÑAKI Badiola izan zen atzo Santa Barbara elkartean, Errealerako zuzendaritzarako bere hautagaitza aurkezteko.
Iñaki Badiolak gauzak aldatzeko beharra dagoela adierazi zuen, ´Erreala ez da gurea, jende talde batek kontrolatzen du, eta guk uste dugu hobeto egin dezakegula`. Kirol ikuspegitik egin nahi lituzkeen zenbait aldaketa aipatu zituen, besteak beste. Esate baterako Coleman entrenatzailea mantendu nahiko luke baina posible izango ez balitz Jabo Irureta jarriko luke entrenatzaile. ´Errenditzen ari ez diren` jokalari atzerritarrak ere atzerriko beste jokalari batzuengatik aldatuko lituzkeela ere esan zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!