LARUNBATEAN bosgarren Errapia festa izan zen, Zikuñagako artelekuan, Zikuzulon. Goizetik iluntzera arte gusto guztietarako erakustaldi eta emanaldiak izan ziren.
Urtero bezala eraikinaren fatxada itxura aldatu zuten mural berriak eginez, eta ederki bazakaldu ondoren, Jon Zabaletaren bideo emanaldia, txokolatada, antzerkia, Haizea Arregi eta Joxemiren poesia eta musika emanaldia, Aluaren Algara taldearen kontzertua eta musika jartzailea izan ziren.
Horrez gain, Imanol Arrieta forjagilearen lanak eta Errapia taldeko artisten lanak ikusgai izan ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!