Olentzeroren bisita eta Gabon kanta saioak gaur herrian

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 24a, 01:00

OLENTZERO etorriko da gaur eta ez du ez aspertzeko denborarik izango, goiz eta arratsalde, herrian barrena ibiliko baita gelditu gabe. Gabon kantak ere ez dira faltako gaurkoan, ohitura den bezala, eta herriko txoko ezberdinetan herritar taldeak bilduko dira kantatzeko. Goizean Inmaculada ikastetxetik aterako da Gabon erronda, eta Ereñotzun eguerdi partean bilduko dira auzoan barrena buelta egiteko. Sagardotegi eta baserrietan barrena ere ibiliko da Olentzero, eguerdiko 15:00etatik aurrera eta Plazatik abiatuta. Arratsalde partean Olentzero herri erdigunean ibiliko da, Zaharren Egoitzan eta gero Kaxkoan. Afaltzera joan aurretik, Gabon gaueko erronda aterako da Plazatik, Musika Bandaren eskutik.

 

Olentzerorekin hitzorduak
-
Inmaculada ikastetxetik Gabon erronda, 10:30etan.
-Ereñotzun kantatzeko
gonbitea, eguerdiko 13:30etan .
-Olentzero baserriz baserriz. Arratsaldeko 15:00etan, Plazatik. Dobera euskara
elkartearen laguntzarekin.
-Gabon kantak kalez kale, 17:30etan Apaizetxetik.  Parrokiko abesbatzaren eskutik.
-Olentzerok Zaharren Egoitza bisitatuko du 16:00etan. 17:00etan Gabon kanta saioa.
-Olentzero Kaxkoan,
arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Ttarla dantza taldeak antolatuta.
-Gabon gaueko erronda,
iluntzeko 20:00etan. Musika Bandaren eskutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!