Muñoa jauna: abenduaren 20an publikatutako karta, presidente bezala sinatu zenuena tono grabea erabiliz, nere iritziz osatu gabea da eta gertaeren alderdi bakarra azaltzen du, jendea nahastu nahian. Hori dela eta honako azalpenak eman nahi nituzke:
1.-Zuen delegatuak joan den udaberrian joan ziren Lepatxikira, inork deitu gabe. Terreno batzuk administratzea proposatzen zen, non aspalditik ehizatzen zen zozketen beharrik gabe.
2.-Zuen proposamena entzun eta onartzen ez zutenez, eta akordio batera iritsi ez zinetenez, haien terrenoetan postuak jartzeari uko egin zioten.
3.-Zozketak antolatzeko zuen interesa alderdi ekonomikoarekin zer ikusi haundia du. Soziedadeak, zozketen bidez, urtero diru asko biltzen duela esatea nahikoa da. Diru hori ez da baserritarren ez lur jabeen eskuetara iristen.
4.-Laugarren puntuan, Maurik lapurretak estaltzen dituenean eta erasoari garrantzia kentzen dionean, zuzendaritzak hartutako erabakiaren ondorioa al da?
5.-Uste dut, Lepatxikiko ehizari dagokionean, muturrak behar baino gehiago sartu dituztenak Txantxangorriko zuzendaritzako kideak izan direla, Hernaniko ehizarako terrenoak monopolizatu nahian, zalantzan jarri ezin den helburu ekonomikoarekin.
6.-Ados nago, diozunean, karta gerrak ez zuela sekula hasi behar. Karta gerra ez litzateke hasiko erasoa gertatu ez balitz, eta soziedadean esan diren komentario tendentziosoak ixilarazi balira. Erasoa zuen elkarteko jendeak eragin du, hala ere, argi dago zuzendaritzak ez duela erasoarekin bat egiten, baina beste alde batetik erasoaren egileak babesten ditu. Zertan gara orduan?
7.-Zuzendaritzak ez du gertatutakoa ezeztatzen, horren ondorioz, Txantxangorrik ematen duen irudia ematen du.
8.-Prentsa bidezko komunikazioak bukatutzat ematen ditut adierazita, presidenteak gauza bat esan eta bestea egiten duela. Baserritarrekin hitz egin nahi izan badu, zer gertatu den eta erasotutako baserritarra nola dagoen jakiteko, jakingo du negoziazioa proposatzera joan zineten leku berean jarraitzen dutela. Gai hau Txantxangorriren beste bidegabekeria batekin bukatu da eta kasu honetan baserritar batek jasan ditu ondorioak.
9.-Presindente jauna: ez saiatu kontrakoa frogatzen, zerorrek eta neuk badakigu Txantxangorrik kalte-ordainak ordaintzen bukatuko duela baserritarrei eragindakoagatik.
Ion Azpiazu,
(Erredakzioan euskeratua).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!