Gabonetako Jaiotza zeharo berritu dute aurten Karabelen

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 23a, 01:00

KARABEL auzoan Gabonetako Jaiotza jartzen dute urtero kalean, auzokideen artean. Aurten ere halaxe egin dute; dagoeneko jarria dago, trenbide azpiko pasadizoaren ondoan, eta hortxe egongo da Gabonak pasa arte.

Auzokideak pozik
Belkara Auzo Elkarteko kideek jakinarazi dutenez, aurten bereziki pozik daude Karabel auzoko bizilagunak, izan ere, Jaiotza zeharo berritu dute. Udalaren laguntzari esker irudi berriak egin dituzte eta auzoko emakumeak arduratu dira irudiak margotzeaz. Jarri, berriz, auzokideen artean jarri dute Jaiotza.

Isidro Tobar eta Antonio Cano mus txapeldunak eta
Agustin Merideño eta Jesús López tute txapeldunak

Karabel auzoko mus eta tute txapelketak bukatu dituzte dagoeneko eta joan den igandean sariak banatu zituzten:  Isidro Tobar eta Antonio Canok irabazi zuten Mus Txapelketa; Tute Txapelketa, berriz, Agustin Merideño eta Jesús Lópezek  irabazi zuten. Bestalde, etxeko andreentzako egidako zozketan Crescente Sánchez izan zen saritua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!