Adin txikiko etorkinen inguruko jardunaldia izango da gaur Plaza Berrin, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara. AMHER elkarteak eta SOS Arrazakeria taldeak antolatuta, erakusketa izango da alde batetik, tearen karpa, erruleta jokoa eta musika ere izango dira. Bi taldeek adin txikiko zenbait etorkinen egoeraren gogorra azaldu dute eta gaurko ekitaldiaren helburuetako bat jendea kontzientziatzea izango da.
Testigantza erakusketa
Adin txikiko etorkinen testigantzekin erakusketa jarriko dute gaur Plaza Berrin. Laguntzailerik gabeko adin txikikoen egoera oso latza dela diote AMHERek eta SOS arrazakeria taldeak eta normalean Marokotik bakardadean hasten duten trabesiak helburu garbi bat duela ´beren bizi baldintzak hobetzea, eta beren familiei babesa ematea, etorkizun proiektu duin bat osatzeko`.
Bitarteko egokien beharra
Bitarteko egokiak jartzeko beharra azpimarratu dute bi taldeek, beren ametsak egi bihurtu daitezen. ´Adinez txiki direlako, gure posizio pribilegiatutik solidaritatea erakusteko, proiektu egokiak eskaintzeko, eta gizarte justu eta kohesionatuago baten alde egiteko gogoak bultza behar gaitu horretara`. Beren egoera eta izatea ahazteak arrazismoa eta bazterketa soziala bultzatzen duela azpimarratu dute.