Lehenik eta behin, Mikeli aipatuko nioke erabiltzen dituen hainbat termino (salbatzaileak, diktadura, etabar) ministerio eta iritzi sortzaileen arteko bulego bilkuretan sortutakoak direla. Bestetik, Hernaniko alkatesa denari zertara datorren interpelazioa ez dut ulertzen. Akaso, EAE-ko alkate izateagatik?... Maltzurkeri osoz egindako paralelismo xinple bezain kaxkarra EAE/ETA denaren itzala sortu nahian?
- Mikel, hauteskundetako emaitzak nahasten dituzu baita ere, oraindik ez dakizu ia 150 herri ingurutan opzio politiko zehatz bat ezin izan dela aurkeztu azken hausteskundetan? Ez eta ere aurretik egindako beste hausteskunde eta erreferendumetan?... 2003.urtetik aurrera horrela dela, eta irailetik hona 150 herritar inguru atxilotuak izan direla?. Bestalde, zapaltzaile eta zapalduen arteko nahasketa interesatua egiten duzu. Jakin ezazula Euskal herritarren nahiei muga eta ukazioa ipintzen dienak Estatuak eta euren konstituzioak direla. ETA erakundeak, gustatu hala ez, Estatuek euren buruari aitortzen dioten `biolentziaren monopolioa` bere gain hartzen du eta Estatuen legitimitate beraz aurre egiten die borroka latzena erabiliaz bada ere. Gainera, aspaldi irakurri daiteke ETAren idatzietan soilik bere burua ordezkatuz jarduten dela. Errealitatea nahiz eta manipulatu, azterketa xinplistak eginda ere, pertzepzio eta bizipen erreal hau euskal herritar askoren buruetan dago, zuri gustatu ala ez. Azkenik, ez ahaztu, eztabaida hauek aukera berdintsuenetan ezin direla egin publikoki, batzuk kartzelera joan daitezkeelako xinpleki. Beraz, zintzotasun gehiago eta argudio ez hain anakronikoak eskatuko nizkizuke, are gehiago gauza serioetaz ari garenean. Nahi duzunerako, nahi duzun lekuan zurekin hitzegiteko prest.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!