inguruko ospakizunak egingo dira nonahi herrian. Herriko hainbat taldek gisa ezberdinetako ekitaldiak antolatu dituzte; hori bai, inon ez da faltako egun honetako osagairik garrantzitsuena: txistorra.
Goiz Eguzkin, Karboneran, Inmaculada ikastetxean, Gazte Txokoan, Zaharren egoitzan, Tripontzin eta beste hainbat lekutan ekitaldiak antolatu dituzte. Eguna aurrera joan ahala, seguru beste hainbat inprobisatuko dituztela. Herriko beste talde askok ere antolatu dituzte ekitaldiak eta tabernetan ez da girorik ezta txistorrarik ere faltako.
Orkolaga auzoan, berriz, bihar ospatuko dute eta horretarako egitarau ederra antolatu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!