ATZO egin ziren publiko 18/98 auziko sententziak. Auzian sartuta zeuden 52 pertsonetatik 47ri ezarri dizkiete zigorrak, 2 eta 24 urteko kartzela zigorrak eta multak. Hernaniri dagokionean, Elena Belokiri, Xaki atalean inputatuari, 13 urteko kartzela zigorra jarri diote, eta ´erakunde terroristako kide eta buruzagi izatea` leporatu diote. Joan den azaroaren 30az geroztik espetxean dago. Iñaki Zapiaini, Orain atalean inputatuari, 4 urteko kartzela zigorra jarri diote, ´erakunde armatuari laguntza ematea` leporatuta. Baldintzapean aske dago. Bestalde, auziko 5 inputatu aske geratu dira.
Kontzentrazioa atzo
18/98 auzia salatzeko Kontzentrazioa izan zen atzo iluntzean, Batzoki aurrean, Hernaniko Ezker Abertzaleak deituta, 18/98 auziko atxiloketak salatzeko. Herritar talde bat bidu zen Euskal Herriaren Eskubideen Alde! lema zeraman pankartaren atzean. Auziak izaera politikoa duela salatu zuten.