URTERO Gabon inguruan, Saharako errefuxiatu kanpamenduetara bidaltzeko janari eta produktu bilketa egiten dute Udalak eta herriko lagun talde batek. Jakinarazi dutenez, janari bilketa hasi da eta kajak jarri dituzte Biterin, nahi duenak honako produktu hauek eraman ditzan: arroza, azukrea, atuna oliotan, lentejak eta konpresak. Horrez gain, ostiral arratsaldean eta larunbatean egun osoan zehar jendea izango da Kale Nagusiko Eroskin, Zinkoeneako Eroskin, Charter-en eta IFA-n produktuak biltzen. Abenduaren 28 eta 29an ere izango dira leku hauetan. Kanpainaren bultzatzaileek jendea animatu nahi izan dute produktu hauek ematera ´Saharako kanpamenduetan laguntza internazionalaren premia haundia baitute`.