BERTSOEKIN gozatzeko aukera bada egunotan Hernanin, Bertsolata hasia baita dagoeneko. Datorren larunbatean, abenduak 22, bertso afari erakargarria antolatu du Bertso Eskolak Errioguarda jatetxean, Amets Arzallus hendaiarra eta Xabi Paya algortarrarekin. Puri purian dauden bi bertsolari gazte hauekin bertso maila ziurtatua dago, eta Bertsolataren barruan izaki, primerako giroa ere bai. Iluntzeko 20:30ak inguruan hasiko da afaria. Txartelak salgai daude Tripontzi, Oindi eta Aralar tabernetan, 25 euroan. Ostiralean, saioa kalean Larunbateko saioa aurretik, ostiralean izango da Santo Tomasetako saioa, 19:30etan, Tripontzi taberna aurrean, txistorra janaz gozatzeko modu aparta. Horrez gain, Gu ta Gutarrak taldearen kontzertua izango da abenduaren 28an, bertso jaialdia abenduaren 30ean eta Urte Zaharreko erronda 31n.
Egitaraua
Abenduak 21, ostirala. Santo Tomas eguneko saioa, 19:30etan, Tripontzi tabernan.
Abenduak 22, larunbata. Bertso Afaria, Errioguarda jatetxean, 20:30etan. Amets Arzallus eta Xabi Paya.
Abenduak 28, ostirala. Gu ta Gutarrak taldearen kontzertua, 22:30etan, Biterin.
Abenduak 30, igandea. Bertso jaialdia, 18:00etan, kiroldegiko frontoian. Aitor Mendiluze, Jon Maia, Aitor Sarriegi, JM Irazu, Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi. Gai jartzaile: Joxe Luix Urdangarin.
Abenduak 31, astelehena, Urte Zaharreko erronda (Ohitura Zaharrak elkarteak antolatua)