Rosi Talavera eta Sergio Roman onenak Gipuzkoako Kros Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 18a, 01:00

Igandean Gipuzkoako Kros Txapelketa izan zen Irunen eta bertan 18 hernaniar izan ziren karrera ezberdinetan. Seniorretan honakoek hartu zuten parte: emakumeetan, Rosi Talavera aurrenekoa iritsi zen eta Ixiar Urdangarin bigarren; gizonezkoetan, Sergio Roman 9garren iritsi zen. Beteranoetan Gerardo Parrak 39garren postua lortu zuen eta Jose Mari Muruak 45garrena. Junior mailan, Eider Aldabek 4garren egin zuen eta jubeniletan Mikel Von Wichmannek 3garrena. Infantil nesketan, Olaia Auzmendik 21garren postua lortu zuen; eta mutiletan, Iker Manzanok 61garrena, eta Oskar Lionek 66garrena. Alebin nesketan, Ane Lopezek 16garren, Malen Martinezek 45garren, Amaia de la Rivak 51garren eta Amaia Irastorzak 53garren egin zuten. Alebin mutiletan, Jon Muruak 7garren, Julen Mazonek 61garren eta Oskar Lionek 66garren egin zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!